OINARRIAK
1.- Parte-hartzea. 18 urtetik gorako artista guztiek har dezakete parte; parte-hartzaile bakoitzak obra bat aurkez dezake.
2.- Gaia. Edizio honetarako gai hau aukeratu dugu: LIBREA.
3.-Teknika. Edozein sortze-hizkuntzatan egindako obrak aurkeztu ahal izango dira, hau da: pintura, eskultura, argazkia edo instalazioa. Eta teknika librea izango da.
4.- Formatua.
Pintura: markorik gabeko bastidorean, gehienez ere 100 cm alde bakoitzeko.
Eskultura: edozein material. Gehienezko neurriak: 50 cm x 50 cm x 100 cm.
Argazkia: bakarka edo serieak aurkez daitezke, serie bakoitzeko gehienez ere 3 irudi.
Paperezko euskarrian, markoa eta kristala jarrita.
Instalazioa: gehienez ere 2m x 2 m izango ditu oinak.
5.- Identifikazioa. Parte-hartzaile guztiek emailez bidaliko dituzte lehiaketara aurkeztu nahi duten obraren argazkiak. Era berean, honako datu hauek ere adieraziko dituzte: izena eta bi abizen, adina (NAren fotokopia), helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, obrari buruzko azalpen laburra: teknika, obraren zentzua… Nahi izanez gero, obraren sortze-prozesuaren irudiak ere bidal daitezke.
Datu horiek guztiak obraren titulua duen karpeta baten barruan bidaliko dira posta elektronikoz.
6.- Hautaketa eta erakusketa. Leku, kalitate eta aukera arrazoiengatik. jasotako obra guztietatik batzuk aukeratuko ditu antolakuntzak izendatutako batzorde batek. Hautatutako obra horiek hartuko dute parte lehiaketan, eta horiekin guztiekin erakusketa egingo da abenduan.
7.- Sariak. Sari bakarra izango da, 1000 €-koa. Saritutako obra antolatzailea den Trintxer Kulturalaren esku geratuko da, egileak uko egingo dio obrari, eta obraren eskubide guztiak lagako ditu.
8.- Epaimahaia. Antolatzaileek izendatuko dute epaimahaia, eta horren epaia apelaezina izango da.
9.- Onartzeko epea. Hautaketarako obrak 2019ko urriaren 31era bitarte jasoko dira. Hautatutako obren erakusketa antolatzeko, antolatzaileak artistarekin harremanetan jarriko dira eta adostuko dute obrak noiz entregatu.
10.- Oinarriak onartzea. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea dakar.
OHARRA: Antolatzaileak ez dira erakusketako obren osotasunaren arduradun izango, baina haiek zaintzeaz arduratuko da.
Antolatzaileak saiatuko dira lehiaketan sor litezkeen ezustekoak konpontzen.