ARGAZKI RALLYA

TRINTXER KULTURALA Ekimen Kulturalen Elkarteak

ALFONSO ZARRANZ OROIMENEZKO I ARGAZKI RALLYA antolatzen du.

Trintxer Kulturala ohiko programaziora itzuli da.

Pandemiaren eta pandemia ostearen ondorioz hainbat urtez kultura-jarduerarik eskaini ezinik egon ondoren, gure elkarteak berriz ere kalera atera du herritar guztiei zuzendutako jarduera-programa berri bat. Ezin dugu ahaztu denbora honetan guztian gure proposamen izarrari eustea lortu dugula, IKUSKA, film laburren nazioarteko erakusketari, hain zuzen. Izan ere, ekitaldi bakar batean ere bertan behera utzi ez den eta aurten 25 urte bete dituen jarduera bakanetako bat da.

Gure historian zehar, arreta berezia eskaini diogu argazkigintzaren munduari, hainbat ikastaro, lehiaketa eta erakusketa programatuz, baina bagenuen gai bat egiteke. Argazki-rally bat antolatu nahi genuen gure badiaren inguruan. Eta uste dugu hori abiapuntu ona izan daitekeela programatu nahi ditugun gainerako jardueretarako.

ALFONSO ZARRANZ OROIMENEZKO I. ARGAZKI-RALLYa programatu dugu.

Argazkigintza maite duten guztiei erantzun nahi diegu, horrelako jarduera batek berekin dakarren sormen-potentzial guztia erakutsi ahal izan dezaten. Kamera digitala duen edonorentzat dago zabalik, eta datorren igandean, ekainak 25, egingo da Trintxerpetik aterata. Informazio guztia gure webgunean kontsulta daiteke: www.trintxerkulturala.eus edo, bestela, rallyaren egun berean izena emateko lekura hurbilduta.

Trintxer Kulturaletik argazkigintza maite duten guztiak parte hartzera animatu nahi ditugu. Guk, gure aldetik, gure ahalegina eta dedikazioa jarriko ditugu, diziplina honetako zale guztiekin egun atsegina igaro dezagun.