Trintxer Kulturala Ekimen Kulturalen Elkarteak, Pasaiako Udaleko Kultura Sailarekin eta Gipuzkoako Argazki Elkartearekin elkarlanean, ALFONSO ZARRANZ OROIMENEZKO I. ARGAZKI RALLYA antolatu du. Rallyaren oinarriak hauek dira:

1.- Rallya 2023ko ekainaren 25ean (igandea) izango da. Pasaiako kaleetan barrena egingo da. Parte-hartzaileak izena eman ondoren hasiko da lehiaketa, eta 14:00etan amaituko da.

3.- 18 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du, eta baita adin txikikoek ere, baldin eta gurasoek edo legezko tutoreek laguntzen badiete eta haien ondoan badaude proban.

4.- IZEN-EMATEA:

Aurretiazko izen-ematea online, webgunean dagoen inprimakia betez www.trintxerkulturala.eus.

Aurrez aurre, rallyaren egunean bertan.

Nolanahi ere, azken izen-ematea Trintxerpeko Ur-Gaiñ elkartean egingo da (Euskadi etorbidea 53, Gudari plaza) 9:00etatik 9:30 bitarte. Han parte-hartzaile zenbakia emango zaie eta hantxe hasiko da rallya. 10 euroko kuota ezarri da parte-hartzaile bakoitzeko.

5.- GAIAK: BOST gai izango dira eta irteera-kontrolean ezagutaraziko dira. Ez da baliozkotzat joko antzeko argazkiak gai desberdinetarako aurkeztea.

6.- Kategoria bakarra izango da. Kamera digitalarekin bakarrik parte har daiteke.

7.- ARGAZKIAK ENTREGATZEA: Parte-hartzaile bakoitzak mezu elektroniko bat bidaliko du helbide honetara: rally@trintxerkulturala.eus. Argazkiak jasotzeko gehieneko epea: uztailaren 2an 23:59an. 5 gaietako argazki bana eta kontrol-argazkia bidali beharko dira. Argazki horiek guztiak adierazitako ibilbide eta ordutegiaren barruan egin beharko dira, eta arau hau hausten duten parte-hartzaileak deskalifikatu egingo dira.

Argazkiak edozein teknika erabiliz editatu edo manipulatu ahal izango dira, eta ezin izango dira argazkia hartu zenetik kanpoko elementuak sartu. Argazkien tamaina: 1920 pixel alde handienean eta JPG formatuan.

Argazki bakoitza honela izendatu beharko da: gaiari dagokion letra eta, ondoren, parte-hartzaileen zenbakia (3 zifra). Adibidez: A010 – B010, etc.

8.- Antolatzaileek hamaiketakoa eskainiko dute Ur-Gaiñ elkarte gastronomikoan 11:45etik 12:15era (rallyren hasiera).

9.- SARIAK:

1. SARIA, bilduma onena. TROFEOA eta 200 euro.

2. SARIA, bilduma onena. TROFEOA eta 150 euro.

3. SARIA, bilduma onena. TROFEOA eta 100 euro.

Gai bakoitzaren argazkirik onena: TROFEOA.

Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du. Sariak banku-transferentzia bidez ordainduko dira, irabazle bakoitzak izendatzen duen kontuan.

10.- Argazkigintzaren arloan ospe handia duten pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaia bakarra eta apelaezina izango da, eta ezin izango da saririk eman gabe utzi.

11.- Sariak posta elektronikoz edo telefonoz jakinaraziko dira. Sari-banaketa 2023ko uztailaren 21ean (ostirala) izango da, 20: 00etan, Trintxerpeko Alkaetordetzan (Euskadi etorbidea z/g – Udaltzaingoa).

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK.

C1.- Ezarritako kuotaren zenbatekoa aurrez aurre eta eskudirutan ordainduko da azken inskripzioaren unean.

C2.- Rallyan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar. Baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak deskalifikatu edo zigortu ahal izango dira.

C3.- Rallyaren antolatzaileek jarduera bertan behera uzteko, aldatzeko edo atzeratzeko ahalmena izango dute, ezinbesteko arrazoiren batengatik ezin bada egin. Era berean, oinarri hauen interpretaziotik sor daitekeen edozein arazo edo ezusteko konpontzeko, rallyren antolatzaileen irizpideari jarraituko zaio, Trintxer Kulturaleko zuzendaritzarekin koordinatuta.

C4.- Parte-hartzaileek beren gain hartzen dute aurkeztutako argazkiek hirugarrenen eskubideak urratzen ez dituztelako erantzukizuna.

C5. Irabazleek lehiaketa honetan aurkeztutako argazkien erreprodukzio-eskubidea rallyren antolatzaileei lagatzea onartzen dute, betiere eskubide hori jarduera horrekin eta/edo horren sustapenarekin eta rallyaren sustapenarekin lotutako jarduerak zabaltzeko bada, eta betiere argazkien egilearen izena aipatuz.

C6.- Parte-hartzaileek Rallyaren antolatzaileak salbuesten dituzte jarduera garatu bitartean gerta daitezkeen istripuen aurrean izan dezaketen erantzukizunetik.

Informazio gehiago, hemen: www.trintxerkulturala.eus\rally\